CHANSONS ANGELUKO IKASLEAK :

Angeluko

KANTUZ Jose Mendiague (1845-1937)
             AlexandreLesbordes (1912-1969)


Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi
kantuz izan dudano zerbait irabazi
kantuz gostura ditut guziak iretsi
kantuz ez duta beraz hiltzea merezi?

Kantuz iragan ditut gau eta egunak
kantuz ekarri ditut griƱak eta lanak
kantuz biltzen nituen aldeko lagunak
kantuz eman dauzkate, obra gabe, famak
kantuz hartuko nahia zeruko Jaun onak.

Kantuz eman izan tut, zenbeiten berriak,
Kantuz gustatu izan zait erraitea egiak,
Kantuz eman baditut ainitzi afruntuiak,
Kantuz barka ditzaten ene bekatuiak,
Kantuz egiten ditut nik penitentziak.

Kantuz eginez geroz, mundura sortzia,
Kantuz e(g)in beharko dut ene ustez hiltzia
Kantuz emaiten badaut Jeinkoak grazia,
Kantuz idokiko daut San Pedrok atia,
Kantuz egin dezadan, Zeruan sartzia.

Kantuz ehortz nezaten, hiltzen naizenian,
Kantuz ene lagunek harturik airian,
Kantuz ariko dira ni lurrean sartzian,
Kantu frango utziko diotet munduian,
Kantu egin dezaten nitaz oroitzian.