CHANSONS ANGELUKO IKASLEAK :

Angeluko

LORE POLIT BATEN BILA (Joselu Anaiak)


Lore polit baten bila herritik herrira noa
Zurekin elkartu arte, bihotzeko anderenoa.
Kuttun kuttun estaltzen du
Mendi gainean lainoak
Bilatzen zaitudanean berdinak nere asmoak.

Menditartean haizea zirrika doan antzera
Zure gorputza maitea nahi nuke zirrikatzea.
Mendi gainean lainoak
Estaltzen duen antzera
Egin nahi nuke berdina zurekin ene maitea.

Atseden gabe lasterka egiten nago bidea,
Gidaria dut zure usaina dakarren haizea.
Mendilero ta zelai bazter guztiaren jabea,
Haizea bezela nik izan nahi nuke zurea.