CHANSONS ANGELUKO IKASLEAK :

Angeluko

EKI EDER (B. Sarasola ; Pier Paul Bertzaiz)


Eki eder, sutan bero,
Eskualdun bihotzak oro,
Gudukari diten gero,
Bilaka gau egunero.


Udazkenean mendiak
Urtxoen eho tokiak,
Sare ta ehizlariak,
Alde guztitan gordeak,
Berdin ditugu etsaiak,
Gordagian jarriak,
Gure seme ta alaben, Oi ebasleak!

Su pindarraren indarra
Duelarik sortzen su garra,
Preso ezarri gatua,
Nola den amorratua,
Berdin dira euskaldunak
Gizonik hoberenak,
Baina agertzen zimizta,
Ziztatu eta.

Bururatu da guretzat,
Ilusionen denbora:
Jaun haundi bat Parisetik,
Jinen zela salbatzera!
Nunbaiteko zeruetan,
Baldin bada Jainkorik,
Guk ez dugu sinetsiko
nagusi denik!

Gizon enganatzailea,
Itxuraz baita zintzoa,
Aberatsekin dabila.
Ederra dauka mintzoa.
Harek du deliberatzen,
Gure ongia zer den,
Guk azala, hark mamia
Digularik jaten.