CHANSONS ANGELUKO IKASLEAK :

Angeluko

ANDRE MADALEN
(Juan Urteaga)

I
Egun batean ni ari nintzen
andrea ezin ikusirik
esan zidaten edana dago
ez egin hari kasurik.

Refrain

Andre Madalen, andre Madalen
laurden erdi bat olio
andreak zorrak egin eta gero
jaunak pagatuko dio.

II
Nire andreak badaki josten
eta lisatzen taula gainean
ardo zuria saldan emanik
maite du denen gainetik

III
Gaixtakeriaz jo omen dute
eta aurdiki erreka zolan
arno xorta bat edanez geroz
xuti laiteke abian !

IV
Total egina zegoen baina
hezurrak zeuzkan osorik
galdetu zidan ea etzegoen
tabernan ardo gozorik

V
Aita-semeak aritzen ginen
uda-partean laborantzan
andrea berriz, ganbaratikan,
tabernarako arrantzan